2015(e)ko apirilaren 1(a), asteazkena

BLOKE LOGIKOEN JARDUERAK:



PIEZAK EZBEDINTZEN: 


Jarduera honen helburua bloke logikoak ezagutzea eta ezberdintzea da. Horregatik, pieza guztiak mahai gainean jarriko ditugu eta ikasleei galdera ezberdinak egingo dizkiegu:


* Zenbat kolore daude? (Multzokatu).



* Sailkatu karratu, hiruki, borobilak eta laukizuzenen arabera.








* Borobilak ez direnak / borobilak direnak.


* Triangeluak direnak / triangeluak ez direnak.


* Triangelu horiak direnak / ez direnak.


* Zabaleraren arabera: lodiak / meheak


* Kolorea eta forma kontuan hartuz: Borobil eta karratu urdinak direnak / ez direnak


Umeentzat garrantzitsua da baiezko esaldiak egitea, errazago egiten zaielako. Adibidez, laukiak eta hirukiak direnak edo lerro zuzenak dituztenak. 


*BLOKE LOGIKO EGOKIA ZEIN DEN ASMATZEN:


Lehenengo ariketan ikasi dutena kontuan hartuz, jarduera honen helburua joko baten bidez bloke logikoak lantzea da. Horrela, aurreko kontzeptuak barneratu dituen edo ez jakiteko baliagarria izango da. 

Ikasleak taldeka jarriko dira eta piezak mahai gainean jarrita egongo dira. Lau karta multzo egongo dira (forma, kolorea, tamaina eta lodiera) eta taldekide batek multzo bakoitzeko karta bat altxatuko du. Altxatu dituen lau kartak irakurri ostean, ikasleak mahai gainean dauden pieza guztietatik zein den jakin behar dute eta pieza egokia hartzen duen lehenengoa irabazlea izango da. 

Adibidez: Lodia da, triangelu forma dauka, marroia da eta txikia da.  Zein da? :)


* PIEZAK KONBINATUZ:

Errealitatearekin zerikusia duen edozer eraiki beharko dute eta ahal izatekotan, forma bakoitzeko pieza bat erabili beharko dute.












* SUGEAK:

Jarduera honen helburua, bloke logikoen ezaugarri guztiak barneratu dituzten ikusteko segida batzuk planteatzea da.

Ikasleak suge bat eraiki beharko dute bloke logikoen piezak erabiliz. Sugea eraikitzeko,kontuan izan beharko dute elkarrekin dauden piezak,adibidez, bi desberdintasun izango dituztela (Kolorea eta forma, tamaina eta lodiera, kolorea eta tamaina...).


Segida batzuk egin ostean, hauek zailtasuna handitu daiteke desberdintasun gehiago sartuz. Hau da, argazkian ikusi dezakegun bezala, bertan agertzen den sugean hiru ezberdintasun daude (Koloreak, lodiera eta formak ezberdinak izateaeta tamaina berdina izatea).

Ariketa hau modu askotan planteatu daiteke, ezberdintasunak  bilatuz edota antzekotasunak bilatuz. Ez da ariketa erraza, umeak oso barneratuta izan behar dituzte bloke logikoen (forma. Kolore, tamaina eta lodiera) guztiak; kontzentrazio handia eskatzen duen ariketa baita. 




* GURUTZE JOKOA:

Ariketa hau modu ezberdin askotan egin daiteke. Oraingoan, bi gauza batera adierazteko, ebaketa erabili dugu. Hau egiteko, gurutzean lerro horizontalean borobil formako pieza guztiak jarri ditugu eta lerro bertikalean, borobilak ez direnak.



Honekin ere,kenketa landu daiteke. Horretarako irizpide bat gehi beste irizpidearen ezeztapena egingo dugu. Adibidez, karratuak eta gorriak ez direnak.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina