2015(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

BLOKE LOGIKOAK



Bloke logikoak, William Hullek sortu zuen baina Zoltan Dienes praktikan jarri zuen ikasmateriala da. Tamaina eta lodiera ezberdineko 48 pieza ditu. 
Bloke logikoen bidez, ikasleek pentsamendu logikoa garatzen dute eta hainbat kontzeptu matematiko ikasten dituzte:

- Bloke bakoitza izendatu eta ezberdintzea.
- Irizpide batzuk jarraituz piezak sailkatzen jakitea. (Formaren, kolorearen eta tamainuaren  arabera). Sailkapen hori irizpide bakarra edo irizpide batzuen arabera egin daiteke. 
- Piezak antzekotasun eta ezberdintasunen arabera konparatzea.
- Arau batzuk jarraituz segidak egitea.
- ...

Bloke logikoak egiteko material ezberdinak erabiliko ditugu: kolore ezberdineko kartulinak, arkatza, erregela, konpasa eta artaziak. Hauek erabiliz, hurrengo pausuak jarraituko ditugu gure bloke logikoak egiteko:

- Lehenengo, hiru kolore ezberdineko kartulinak hartuko ditugu (nire kasuan, marroia, horia eta laranja) eta hauetan, forma geometriko ezberdineko piezak irudikatuko ditugu. Kartulina bakoitzean 16 pieza irudikatuko ditugu.
- Irudikatu ondoren piezak moztuko ditugu.
-Pieza guztiak moztuta ditugunean, piezen lodiera ezberdintzeko batzuen barrualdea moztuko dugu. Horrela, barrualdea moztuta dituztenak meheak izango dira eta osorik daudenak lodiak. (Lodiera ezberdintzeko modu asko daude: pieza lodiak izango diren piezen erdialdean puntu bat marraztea, piezen inguruan lerro lodiago bat marraztea, etb.). 









2015(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Tangram txinatarrarekin jarduerak egiten

TANGRAMA SORTU:


Tangrama egiteko edozein material erabil daiteke. Garrantzitsuena piezak ondo ezberdintzea da, horregatik, pieza bakoitza kolore ezberdin batez margotzea hoberena da. 




ARIKETAK:

* PIEZAK:

Piezak ezagutzen badituzte ere, errepaso txiki bat egitea ondo dago. Horretarako, piezen irudiak jarriko dizkiegu eta haiek piezen izenak esan beharko dituzte.

E____________
T______ I_______ Z________

K______________












* JOKO LIBREA: 

Ikasleek tangramarekin harremanetan jartzeko lehendabizi piezak manipulatu behar dituzte. Horregatik, nahi dituzten figurak egingo dituzte, piezak modu desberdinetan jarriz. Adibidez, animaliak, zenbakiak, pertsonak, itsasontziak... egingo dituzte. Txikiagoak diren ikasleentzat zaila izan daiteke, beraz, ikasle hauek soilik forma desberdinak sailkatuko dituzte edo figuraren bat egingo dute baina ez duen zertan zerbait izan behar.


























* EREDUA:

Lehenengo kontaktua izanda, ondoren, ikasleei eredu batzuk emango dizkiegu, bertan irudi desberdinak agertuko dira tangramarekin egindakoak. Orduan ikasleok, eredua ikusita, konturatu behar dira pieza bakoitza nola eta non jarrita dagoen, beraiek pieza berdina lortzeko. 
















* PIEZAK SAILKATU:


Piezak ondo ezagutzen dituztenean eta hauek manipulatu dituztenean, orduan piezak sailkatzen jakingo dituzte. Piezak formaren arabera eta tamainaren arabera sailkatu egingo dituzte. 
Formaren arabera: 5 triangelu, karratu bat eta erronboide bat.
Tamainaren arabera: txikitik handira piezak ordenatu. Edota, handitik txikira ordenatu.



TANGRAMA



Tangrama joku txinatar bat da. Forma geometriko ezberdinak erabiliz irudien siluetak sortzean datza. Silueta horiek sortzeko, forma geometriko guztiak erabili behar dira. Forma horiek hurrengoak dira: 



- 5 hiruki isoszele zuzen:  2 txiki, 2 handi eta ertain bat.
Matematika arloan, tangrama eduki asko barneratzeko erabil daiteke :

- Lauki bat.
- Erronboide bat.


Gaur egun, tangrama ez da denbora pasa moduan bakarrik erabiltzen, psikologian, filosofian eta batetik bat pedagogian ere erabiltzen da. Matematikako ikaskuntza arloan, tangrama bi dimentsioko geometriako kontzeptuak emateko eta arlo kognitiboa eta psikomotrizitatea garatzeko erabili ohi da.


1.      Oinarrizko geometria lauaren elementuak; deskribapena eta ezaugarriak
2.      Poligonoen sailkapena: deskribapena eta ezaugarriak
3.      Perimetroak eta azalerak
4.      Pitagorasen teorema eta aplikazioak: perimetroak eta azalerak
5.      Irudi konplexuak forma sinpleetan zatitzea.
6.      Irudien arteko antzekotasuna
7.      Irudien mugimenduaren hastapenak: translazioa, biraketak eta islapenak
8.      Eraikuntza geometrikoa.
9.      Problemen ebazpena.




TANGRAM MOTAK:


* Txinatarra:



* Fletcher:



* Cardiotangram:


* 4 Piezatakoa:
* 5 Piezatakoa:

* Pitagorikoa:

* Triangeluarra:

* Errusiarra:




* Ovotangrama:






* Armonigrama:







2015(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

LEHEN HEZKUNTZAN MATEMATIKA LANTZEN

Matematikaren inguruko ariketak argitaratzen hasi baino lehen, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean dagoen curriculuma aztertuko dugu. Nik sortutako ariketak, 2. zikloan agertzen diren eduki multzo ezberdinei egingo diote erreferentzia.


"Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Gure inguruari erreparatuz gero, konturatuko gara elementu horiek pertsonen bizitzaren arlo guztietan daudela, lanean, eguneroko zereginetan, komunikabideetan, etab". (EAEko curriculuma,2007). 


Matematika Lehen Hezkuntzara egokitzeko, komeni da zenbait ezaugarri interesgarri adieraztea:

• Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia pertsonalak erabiltzea nagusitzen da «akademikoagoak» diren beste estrategien aldean. 

• Ikasleen esperientziak erabiltzea. 

•  Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea. 

•Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea. 

•Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea. 

•Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta, zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea. 

•Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak, arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko.



Hau horrela izanda, hauek dira garatuko ditudan eduki-multzoak: zenbakiak eta eragiketak, neurketa, geometria, informazioaren trataera eta problemak ebaztea.